XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. KUBILETEA.- Silviak barrera batekin egin du topo.

SILVIA.- Nola gainditu ahal izango dut?

Xakeko zaldiaren saltoa probatuko banu?

1. KUBILETEA.- Ez duzu astirik. Utzi neri.

(Fitxa gosetiari.) Geldi hor. Hau partxis jokua da eta Silviaren txanda.

Silvia, bota ezazu dadoa hiru aldiz.

SILVIA.- Zertarako?

1. KUBILETEA.- Hiru aldiz jarraian seikoa aterako balitzaizu barrera iriki beharko lukete.

SILVIA.- Baina dadoa duzu burua!

Eta zure buruko minarik? Ezin dut holakorik egin.

FITXA GOSETIA.- Ñam, ñam, ñam... neskato intrusoa jan behar dut. Ñam, ñam, ñam.

1. KUBILETEA.- Bota nazazu, agudo!

(Silviak kupeltxoari helduko dio eta pantailan dadoa erortzen ikusiko da: seikoa, seikoa, seikoa.)

SILVIA.- Hiru seiko. Barrera iriki behar.

Agur, txitxijale tripontzi hori!

FITXA GOSETIA.- (Ahots gozoz.) Eskerrak. Ezin nuen gehiago jan!

SILVIA.- (Harrituta.) Ase bazaude, zergatik zabiltza nire atzetik?

FITXA GOSETIA.- Partxisaren arautegiak behartuta.

Jan behar dut, nahitaez jan behar dut, bestela: Comido por no comer.

SILVIA.- Egia da. Hori zentzugabeko araua.

Horrela ez da posible lagunak egitea edo beste jokalari batekin aliantzak egitea.

FITXA GOSETIA.- Derrigorrezko antropofagoak gara: elkar jan beharra.

Ba al daramazu bikarbonatorik?

SILVIA.- Kubileteek aspirina eskatu didate, barkatu, azido azetilsaliziliko; Futbolinak edabe energetikoa eta zuk bikarbonatoa.

FITXA GOSETIA.- Gaur goizean ehun eta larogei fitxa jan ditut. Hori betekada.

SILVIA.- Osasun txarreko ikusten zaituztet.